BERDINTASUN PLANA
Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2017 Lege Organikoaren eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, Ludolandek emakumeen eta gizonen Berdintasun-plana du, 2023ko urtarrilaren 30ean onartua eta erregistratua Eusko Jaurlaritzan. Enpresan aukera-berdintasuna lortzeko ezarritako neurriak honako hauek dira:- Berdintasunarekiko konpromisoa sendotzea (langileei planaren berri ematea, eta urtero hala aurrerapenak nola erronka berriak jakinaraztea).
- Berdintasunarekiko konpromisoa agerian jartzea (martxoaren 8ko eta azaroaren 25eko kanpainekin bat egitea, langileentzat interesgarriak diren kanpo-ekintzen berri ematea, Harrera-planean Berdintasun-planari buruzko atala txertatzea, erakundearen sare sozialetan argitalpenak zabaltzea).
- Komunikazioan genero-ikuspegia, birbanatzailea eta aitortzailea, sustatzea (komunikazio guztietan hizkuntza inklusiboa bermatzea, gure jarduketetan hizkuntza inklusiboa aplikatzeko protokoloa idaztea).
- Pertsonen kudeaketan (hautaketa- eta kontratazio-prozesua) genero-ikuspegia txertatzea.
- Ibilbide profesionalaren garapena, bizitza pertsonala eta familiarra erraztea (langileek kontziliazioaren alorrean dituzten eskubideak jakinaraztea, atsedena eta deskonexio digitala ahalbidetzea).
- Segurtasuna, osasuna eta bizi-kalitatea hobetzea (lanpostuetako zereginak genero-ikuspegitik, estresaren eta antsietatearen kudeaketa sustatzea).
- Sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurrean jarduteko protokoloari eustea (horren eta jarduteko prozeduraren berri ematea, eta urtero berrikustea).