Zigoitiko Kultur eta Gizarte Etxea

Zigoitiko Udala
Zigoitiko Kultur eta Gizarte Etxearen zuzendaritza teknikoak eta koordinazioak atezaintza, liburutegia, ludoteka, gaztelekua eta kultura, gizarte eta kirol jarduerak biltzen ditu, horien guztien plangintza, hedapena, burutzea, kudeaketa, betearaztea, kontrola eta ebaluazioa barne.

Proiektu honetatik nabarmentzekoa da, udalerriko kultur, gizarte eta kirol ekintza dinamizatzeaz gain, zentroa herritarren topagune gisa planteatzen dela. Horretaz gain, zentro bertatik komunitatea eraldatzeko gai diren garapen indibidual eta kolektiboaren ekimenak sustatzen dira.