Vital Eguna

Vital Fundazioa
2019ko urriaren 5ean, Vital Eguna ospatu zen Gasteizko hainbat plazatan, Vital Fundazioak egiten duen lana ezagutarazteko eta balioesteko.

Ludoland 3-10 urte bitarteko haurrentzako gunearen kudeaketa integralaz arduratu zen, proposamen jasangarri, deigarri eta oso dibertigarri batekin.

Familiek karpa erraldoi batez gozatu ahal izan zuten, egurrez eta birziklatze-materialez egindako joko handiekin, herri-kirolen gunearekin eta ile eta makillaje zoroak egin ahal izan zituzten.