Ucrania Udalekuak

Ucrania-Euskadi Garapenerako Lankidetza, Gizarte eta Kultur Elkartea
Oraingoan, Ukrainako gerrak lekualdatutako familietako haurrentzako udalekuen kudeaketaren kargu egin ziguten. Enkargu horretan, arlo profesionalari emozionala gehitu zitzaion, eta ahalegin guztiak egin genituen 4 eta 11 urteko neska-mutil hauek oso aste bereziaz gozatzeko.

Giro maitekor batean, Gasteizko txoko zoragarrietan zehar ibili ginen, gure kulturaren hainbat alderdi ezagutu genituen, eta, batez ere, haurrak diren heinean, ez zuten jolasteari eta irribarreak partekatzeari utzi.