Piles Udalekua

Arabako Gazteriaren Foru Erakundea
Piles Udalekua Arabako Gazteriaren Foru Erakundearen Gazte Bidaiak programaren parte da.

Ludolanden programa honen diseinuaz eta garapenaz arduratzen gara, bizikidetzarako hezteari garrantzia emanez. 10 egunez, 13 eta 15 urte bitarteko gazteek Valentziako Erkidegoko udalerri honetan esperientzia oso aberasgarria osatzen duten kultur, aisialdi eta kirol jarduerak egiten dituzte bitartean. Gazte hauetarako uda ahaztezinak sortuz!