Opor programa

Vitoria-Gasteizko Udala
Hezkuntza Zerbitzua
Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuaren opor programa 4 eta 9 urte bitarteko haurrentzat da. Urtero, 900 haur baino gehiagok lau astetan zehar, jolas, tailer, irteera eta abarrez gozatzen dute. Abentura pila Vitoria-Gasteizetik atera gabe!

Oso balioetsia den programa da, umeek duten kaleko eta partekatutako jarduera ludiko-hezigarrien beharrari erantzuten diona, baina baita udako oporraldietan familien kontziliazio eskaerari ere.