G4zt3hub

Vitoria-Gasteizko Udala
Herritarren Partaidetzaren Zerbitzua eta Gazteria Zerbitzua
G4zt3hub berdinen arteko sozializaziorako gunea da, 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak modu seguru eta osasungarrian sar daitezen harremanetan. Hala, gazteek egoteko, harremanak izateko eta aisia aktiboaz gozatzeko lekua dute bertan, eta, horrela, haien ongizate emozionala, garapen pertsonala eta parte-hartze sozial aktiboa sustatzen dira.
Ludolandek gunea martxan jartzen, atontzen, egokitzen eta dinamizatzen parte hartu du.
Emaitza oso aberasgarria izaten ari da, eta nabarmentzekoa da gazteek modu aktiboan parte hartzen dutela programaren kudeaketan.