Gazte Gaming VG

Vitoria-Gasteizko Udala
Gazteria Zerbitzua
Gazte Gaming VG sozializazio-gune bat da, non 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilek online jokoaren eta gaming-aren inguruan partekatzeko, gozatzeko eta ikasteko aukera duten.

Ludolanden bere ezarpenaren fase guztietan parte hartu dugu, espazioaren diseinuaz eta hornikuntzaz arduratuz, baita hezkuntza-proiektuaren garapenaz ere, zeinak biziberritzea, sentsibilizazio jarduerak eta ekitaldi bereziak barne hartzen ditu.

Emaitza proposamen berritzailea izan da, bideojokoen eta online jokoen erabilera osasungarri eta positiborako hezkuntzatik abiatuta, trebetasun pertsonalak eskuratzea eta arrisku-jokabideak prebenitzea errazten duena.