Bisita gidatuak Varonatarren Dorrera

Arabako Foru Aldundia
Museo eta Arkeologia Zerbitzua
Ondare historikoa zabaltzea funtsezko elementua da Arabako kultura ezagutarazteko eta balioesteko eta hortaz bere kontserbazioa bermatzeko.

Hori dela eta, Varonatarren Dorrera egiten diren bisiten dinamizazioari ekiteko, ondarea interpretatzeko bisitak proposatzen ditugu, ezagutzatik abiatuta, baina baita lotura emozionaletik ere. Horrela, ondare-elementuaren eta bisitariaren artean lotura bat sortu nahi dugu, ondareaz gozatzeko eta hau zaintzeko jarrerak eta portaerak sustatuz.